XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola elkar daitezke erresistentziak?

Orain arteko adibideetan erresistentzia bakarra zegoen zirkuituan.

Baina zirkuito arruntetan erresistentzia bat baino gehiago dago.

Beraz, erresistentziak nola elkartzen diren aztertu beharko dugu.

Bi bonbila eta pila bat irudietan agertzen diren bi moduetan konekta daitezke.

1. Zein muntaketan argituko dute gehiago bonbilek: seriez edo paraleloz?.

Egiaztatu zure erantzuna laborategian.

2. Zirkuituko amperemetroak, zein kasutan neurtuko du intentsitate handiagoa?.

Egiaztatu zure erantzuna laborategian.

3. B2 bonbila zirkuitutik kenduz gero (hau eten gabe), zer gertatuko da?.

Egiaztatu zure erantzuna laborategian.

Aurreko ariketan egiaztatu dugun lez, erresistentzia beroriekin (eta pila berarekin) eraikitako zirkuituan lortzen den intentsitatea, desberdina da zirkuitua seriez edo paraleloz muntatua badago.

Horrek ondokoa esan nahi du bi erresistentzien baliokidea (hauen ordez zirkuituan kokatuko genukeena intentsitatea aldatu gabe) desberdina dela seriez edo paraleloz konektatuta.

Hurrengo praktikan ikusiko dugu erresistentzia baliokidea nola kokatu.

SERIEZ / PARALELOZ.

Eraiki itzazu serie eta paralelozko zirkuituak R1 eta R2 erresistentziekin.